XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Alta
Bainan ezta hortan zeren samur eta sumint.
Bakotchak bere hura egin beza, iduri zakon bezala, eta aitzina!.
SAN FRANTSES, - Heren-ordeneko ilabethekaria dugu hau,
Berri on bat emaiten dauku: baizik-eta Duvoisin-ek itzuli Ebanjelioak, Hariztoy jaun aphezak aphaindu zituen bezala, eros ditezkela bortzna libera,
ESKUALDUNA, - Astekari zaharra gero eta azkarrago joaki.
Lehen gutartean zeraman sailari errotik lotua dugu Oxobi.
Eskual-Osagarriaz ederki ari izan da astetik astera zonbait ilabetez.
Bertzalde atseginekin ikusten dugu idazlariak eztagotzila zimur eta kokoriko beren zokoan.
Atz-herrian ala mendiz haraindian bizi diren eskualdun anaieri eskuak hedatzen dazkote diotelarik:
Pariseko haurrideak dira lehenik atzarri eta atzarriak daude berri hoberenak ilhabethean behinka igorriz.
Nafartar onak atzarri ziren: bainan ez ote berriz lokartu?.
Geroak erranen.
Erdara soberachko ez duenetz haatik zonbait aldiz?.
Bainan cho! itzalik gabeko ichkilinbarik ere ezta, eta bertzalde ez bide doako chochoari belearentzat beltz-ka artzea.